Oraindik ez zaude Tropelan?

Tropela.eus-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu

Egin zaitez Luxuzko Gregario eta abantailez gozatu:

Luxuzko Gregario bihurtu

Iragarkiak

Hurrengo lehiaketa: 2017 Flandriako Tourra

23:00tan

Hurrengo lehiaketa: 2017 Euskal Herriko Itzulia

2 egun barru

Tropela.eus webgunean publizitatea egitea aukera ona izan daiteke zure enpresa edo negozioarentzat. Bisitari guztiei edo herrietara zuzendutako publizitatea eskeintzen dizugu, zure iragarkiak kudeatzeko erraztasun guztiekin. Informazio gehiago behar baduzu, jarri zaitez kontaktuan gurekin.

Aukera ezberdinak

Zure publizitatea erakusteko aukera ezberdinak eskeintzen dizkizugu: goian banner bat, eskuinean irudi bat bisitari guztiei zuzenduta, herri edo eskualdetara zuzendutako testu iragarkiak... konbinazio ezberdinak eskeintzen dizkizugu zuk nahi duzunari nahi diozuna esateko.

A aukera: testu iragarkia

Webguneko eskuin aldean azaltzen da publizitate mota hau. Izenburu bat (gehienez 25 karaktere), irudi bat (gehienez 145x60 pixeletakoa) eta testu bat (gehienez 135 karaktere) dira iragarki honen osagaiak. Aukera hau herri edo eskualde mailako publizitatera mugatzen da.

B.1 aukera: irudi/flash txikia

Iragarki hauek webguneko txoko ezberdinetan aurkitu daitezke. Tamaina txikiagoa dute, webguneko edukiekin gehiegi ez nahasteko eta webgunearen erabilgarritasunari kalte ez egiteko. Sailkapenen atalean aurkitu daiteke adibidez, etapen nabigazioaren ondoren. 125x125 pixeletako tamaina izan behar dute eta bezeroek garatu beharko dute diseinua.

B.2 aukera: irudi/flash haundia

Testu iragarkiak bezala, iragarki mota hau webguneko eskuinaldean azalduko da, aukeran dauden bi lekuetako batetan. Iragarkiaren tamaina 200x200 pixeletakoa izango da. Aukera honen prezioak jakiteko, jarri zaitez kontaktuan gurekin.

D aukera: bannerra

Webguneko buruan azaltzen den aukera hau kanpaina haundientzat aproposa da, erraz ikusten bait da orrialde guztietan. 980x90 pixeletako tamaina duen flash edo irudi bat izan daiteke, bezeroak Tropelari bidaliko diona. Aukera honen prezioak jakiteko, jarri zaitez kontaktuan gurekin.

E aukera: bannerra

Webguneko sarreran azaltzen den aukera hau kanpaina zuzena egiteko aproposa da. 728x90 pixeletako tamaina duen flash edo irudi bat izan daiteke, bezeroak Tropelari bidaliko diona.Aukera honen prezioak jakiteko, jarri zaitez kontaktuan gurekin.

Ikusi gure estatistikak

Tropela.eus webgunea 2005 urtean jarri genuen abian, eta ordundik izugarrizko harrera izan du. Milaka bisita izaten ditugu astero eta Euskal Herriko txoko guztietan ditugu jarraitzaileak.

Zure iragarkiek jende askok jarraitzen duen ekimen bat bizirik mantentzen lagunduko dute.

Estatistikak ikusi

Google-en tresnekin

Iragakiak bisitariei behar denean eta behar bezala iristen zaizkiela baieztatzeko, Google-en DoubleClick for Publishers zerbitzua erabiltzen dugu.

Zerbitzu honi esker zure kanpainaren inguruko informazio guztia zure eskura jarri dezakegu, datu eta nondik norako guztiak ezagutu ditzazun.

Beti kontaktuan

Gure komertzial batekin harremanetan egoteko aukera izango duzu momentuoro, egun bateko, astebeteko edo urteko kanpainak abian jarri nahi dituzunean erantzun azkar bat jaso dezazun eta lortu nahi dituzun helburuak lortu ditzazun.