Oraindik ez zaude Tropelan?

Tropela.eus-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu

Egin zaitez Luxuzko Gregario eta abantailez gozatu:

Luxuzko Gregario bihurtu

Iragarkiak

Hurrengo lehiaketa: 2017 Giro Rosa

2 egun barru

Pribatutasun Legea - Cookien politika

Arduraduna

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, TROPELA EUSKARA ETA INFORMATIKA ELKARTEAk (aurrerantzean TROPELA.NET erabiliko dugu), IFZ G20883286 duenak eta egoitza soziala honako helbide honetan, Iturribidea kalea, 22 - 2B, PK 20800 Zarautz, Gipuzkoa, zera jakinarazten die erabiltzaileei: webgune honetan datu pertsonalen fitxategi baimendu bat dagoela, TROPELA.NETek sortua, eta haren ardurapean dagoela.

Fitxategi hori behar bezala erregistratua dago, arduradunaren izenean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Webgunearen arduradunak beharrezko neurriak hartuko ditu, teknikoak eta segurtasun arlokoak, ez dadin gerta datu pertsonalen aldaketarik, galerarik eta baimendu gabeko erabilerarik edo sarrerarik, une oro teknologiaren egoera zein den kontuan hartuz, eta DBLOri jarraiki, 1720/2007 Errege Dekretuaren VIII. Tituluari eta unean uneko legediari.

Helburua

Sortu den fitxategi horren helburua da webgunerako sarbidea kudeatzea, eskaintzen diren zerbitzuetara  erabateko irispidea ematea eta, behar balitz, maiz-maiz informazioa bidaltzea TROPELA.NETekin zerikusia duten berritasunen, produktuen eta jardueren inguruan, eta, halaber, TROPELA.NETek erabiltzaileei helarazi behar dien edozein jakinarazpen edo informazio bidaltzea eta, bereziki, pribatutasun-politika honetan edo erabilera-baldintzetan izandako aldaketen berri ematea, halakorik gertatuko balitz.

Atari honetan ageri diren inprimakiak betetzeak esan nahi du Erabiltzaileak berariaz onartzen duela haren datu pertsonalak fitxategi automatizatu horretan sar daitezela (atariaren arduradunaren fitxategian, alegia).

Erregistro-inprimakia betetzen duenak beste pertsona fisikoren baten datu pertsonalak jarri nahiko balitu, hori egin aurretik, jakinarazi egin beharko dio zer esaten duen pribatutasun-politika honek eta, batez ere, egiaztatu egin beharko du baduela haren baimena datu horiek TROPELA.NETi emateko.

Aurreko paragrafoan esandakoa bete ez, eta TROPELA.NETi kalte-galeraren bat etortzen bazaio, erabiltzaileak eman beharko du horren ordaina.

Egiatasuna

Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta haren ardura da horietan gerta daitekeen edozein aldaketa TROPELA.NETi jakinaraztea. Inprimakiak gezurrezko datuekin, zehatzak, osoak edo eguneratuak ez diren datuekin betetzeak atariaren arduradunari edo edozein hirugarren bati zuzeneko edo zeharkako kalteren bat eragiten badio, Erabiltzailea izango da horren erantzulea.

TROPELA.NETek arduraz jokatuko du eta saiatuko da datu horiek egiazkoak direla frogatzen, eta erabiltzaileren batek gezurrezko datuak edo datu osatugabeak ematen baditu, beretzat atxikiko du erabiltzaile horiek ez erregistratzeko edo kanporatzeko eskubidea, baita egoki izan daitekeen beste edozein ekintza gauzatzekoa ere.

Erabiltzailearen eskubideak

Erabiltzaileak eskubidea izango du bere datuekin sartzeko, datu horiek zuzentzeko, deuseztatzeko eta datu horiek tratatuak izatearen auka egiteko; horretarako, fitxategiaren arduradunarekin jarriko da harremanetan, TROPELA.NETekin, zeinak hauxe baitu helbidea: Iturribidea kalea, 22 - 2B, PK 20800 Zarautz, Gipuzkoa; bestela, posta elektronikoa erabil dezake, eta helbide honetara idatzi: tropela@tropela.net.

TROPELA.NETen eskura jartzen dituzun datuetatik, web-orriaren bitartez eskaintzen duen zerbitzua zuri emateko beharrezko direnak soilik gordeko dira haren zerbitzarietan: zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta posta elektronikoaren kontua. Datu horiek osatu egin litezke etorkizunean, baldin eta beharrezkoa balitz zerbitzua egoki eskaintzeko.

Komunikazio komertzialak

Erabiltzaileak badaki eta berariaz onartzen du TROPELA.NETek komunikazio komertzialak bidal diezazkiokeela hark emandako helbide elektronikora, erabiltzaileentzat interesgarri izan litezkeela iruditzen bazaio; betiere, pribatutasun-politika honi jarraituz egingo du.

Komunikazio komertzial horiek TROPELA.NETen beraren jarduerari buruzkoak izan daitezke edo hirugarrenek egiten dituztenei buruzkoak. Era berean, bere zerbitzuetan izan diren berrikuntzen inguruko komunikazioak ere bidal diezazkieke TROPELA.NETek erabiltzaileei.

Erabiltzaileak, dena den, beti izango du aukera komunikazio horiei uko egiteko, mezu horietan bertan ageri diren oharrei jarraituz.

Google Analytics-en eta cookien erabilera

Web-orri honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. konpainiak web bidez eskaintzen duen zerbitzu analitiko bat. Delawarekoa da konpainia hori, eta honako helbide honetan dauka bulego nagusia: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak (aurrerantzean, “Google”erabiliko dugu). Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan dauden testu-artxiboak, hain zuzen ere, eta erabiltzaileek webgunea zer-nola erabiltzen duten aztertzeko laguntza ematen diote webguneari berari.

Cookieak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (baita zure IP helbidea ere) zuzenean transmitituko zaio Googleri eta hark gorde egingo du Ameriketako Estatu Batuetan dituen zerbitzarietan. Googlek informazio hori erabiliko du, gure bidez, webguneari ematen zaion erabileraren arrastoari jarraitzeko. Web-orriaren jarduera-txostenak bilduko ditu eta webgunearekin eta Interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emango ditu. Googlek informazio hori hirugarrenen esku utzi ahal izango du legeak hala agintzen duenean, edo hirugarren horiek informazio hori Googlerentzat prozesatzen dutenean. Googlek ez dio atxikiko zure IP helbidea hark eduki dezakeen beste ezein daturi. Zure esku dago datuak tratatzeari edo informazioari uko egitea, zure nabigatzailea egoki konfiguratu eta cookien erabilerari uko eginez, baina jakin behar duzu, hori eginez gero, agian ezingo dituzula erabili web-orri honetako zerbitzu guztiak. Web-orri hau erabiltzean, onartu egin duzu Googlek zuri buruzko informazioa trata dezan, lehenago azaldu dugun eran eta azaldutako helburuetarako.

Beste orri batzuetarako loturak

Baliteke web-orri honek loturak edo estekak edukitzea beste orri batzuetara joateko. Web-orri honetan dauden loturen bidez iritsiz gero beste orri batzuetara, erabiltzaileari gomendatzen diogu arretaz irakur dezala orri horien pribatutasun-politika, zeren Politika honek TROPELA.NETen web-orrirako soilik balio baitu, eta hark eskaintzen duen zerbitzuarentzat.

Erabiltzaileek web-orri honen bidez egiten dituzten gomendioak eta gonbidapenak

Hala badagokio, erabiltzaileek lagunak gonbidatu ahalko dituzte zerbitzu honekin bat egin dezaten; mezu elektroniko bat bidalita egingo dute, web-orriak berak daukan gomendio- edo gonbidapen-sistema automatikoaren bidez.

TROPELA.NETek sekula ere ez ditu tratatuko erabiltzaileek gonbidapen horietan sartzen dituzten datuak, eta hartzaileak erreklamazioren bat egiten badu TROPELA.NETen aurka, gonbita egiten duenak erantzun beharko du.

Pribatutasun-politika hau aldatzea

TROPELA.NETek eskubidea du pribatutasun-politika hau aldatzeko. Pribatutasun-politikari aldaketa adierazgarriren bat egiten zaion bakoitzean, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaio erabiltzaileari, zeinari mezu bat bidaliko baitzaio erabiltzaile-kontua sortzerakoan eman duen helbidera.

Pribatutasun-politika aldatu ondoren zerbitzua erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen duela Politika horren bertsio berria, eta onartu egiten duela.