Oraindik ez zaude Tropelan?

Tropela.eus-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu

Egin zaitez Luxuzko Gregario eta abantailez gozatu:

Luxuzko Gregario bihurtu

Iragarkiak

Hurrengo lehiaketa: 2017 Tirreno-Adriatikoa

2 egun barru

Nor gara?

Tropela Elkartea 2005ko martxoan osatu zen. Teknologia berrietan euskaraz bete beharreko gabeziak indartzeko sortutako elkartea izaki, Tropela.net webgunea garatu zen. Hautatutako esparrua txirrindularitza izan zen euskal gizartean dagoen zaletasuna kontutan izanda.

Tropela.net-en jarduera nagusiena txirrindularitzaren inguruko lehiaketak dira. Lehen lehiaketa 2005eko Tourrean izan zen, euskara hutsean, sari interesgarriekin eta doan. Geroztik lasterketa nagusien inguruan (Euskal Herriko Itzulia, Italiako Giroa, Frantziako Tourra, Espainiako Vuelta eta Munduko txapelketa) izan dira lehiaketak, urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua nabarmen gehitzen joan delarik. Webguneak berak ere moldaketak izan ditu teknologia berrietara egokitzeko eta ahalik eta zerbitzurik hoberena eman ahal izateko.

Ez da, ordea, lehiaketetara mugatzen Tropela.net. Lehiaketez gain euskal txirrindulariei jarraipen berezia egiten zaie, txirrindularitzaren inguruko berriak argitaratzen dira blog batean jendearen parte-hartzea izan dadin. Eta Internetaz gain, ekitaldiak ere antolatzen ditu Tropela Elkarteak (sari banaketa ekitaldiak, irteerak,...).

Azken urteotan Interneteko komunitatean Tropela.net-ek bere lekua hartu du eta hori mantendu eta handitzera goaz.

Zergatik ikusten ditut mezuak orrialdearen buruan?

Euskarari buruz hausnartzeko zitak

Tropelak eskaintzen duen zerbitzua euskaldun eleanitza da. Hau da, euskarak izango du lehentasuna arlo eta maila guztietan (bloga, podcastak…). Halere, euskaltzale ororentzat bezala, webgunea gaztelaniaz jartzea guretzat ere kezka iturri da, Euskal Herrikoek gaztelania erabiltzera jo dezaketelako euskararen kaltetan. Guzti hori kontuan hartuta, Euskal Herriko erabiltzaileok Tropelan egiten duzuenari erne egongo gara eta Tropelan euskaraz aritu zaitezten zuongan eragiten saiatuko gara.

Ondorioz, erabiltzaile batek bere profilean Euskal Herritarra dela adierazten badu edota tropela.net webgunera Euskal Herritik sartzen ari dela nabaritzen badugu, Tropelako interfazea zein hizkuntzatan daukan begiratuko dugu. Eta horien artean, euskara ez den beste hizkuntza bat erabiltzen dutenei, Euskara geure hizkuntza dela gogoraraziko diegu eta guri hizkuntzari buruzko hainbat esaldi eta datu emango dizkiogu erabiltzailea kontzientziatzeko asmoz. Honelakoak dira zitak:

  • Lazkao Txikiri ere galdetu omen zioten: "Euskararen alde zer egin behar diagu Joxe Miel? Zer egin beharko diagu, ba? Hitz egin!"

  • Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. (Joxean Artze)

  • ...

Euskarazko zitak desagertzeko, zer egin dezaket?

Oso erraza da. Tropelan euskaraz nabigatu besterik ez duzu egin behar. Gainera, hizkuntza aldaketa zure saioa hasita duzula egiten baduzu, Tropelan euskaraz aritu nahi duzula jasoko dugu. Beraz, badakizu: hitz eta jolas, euskaraz!

Oraingoz, horixe da egin dugun hautua. Gertutik jarraituko dugu erabiltzaileek egiten duten hizkuntza-hautua eta aurrerago, datuak aztertuta zein bide egin zehaztuz joango gara. Gai honen inguruan ere edozein aholku, ideia edota proposamen gustura jasoko genuke.

Harremanetan jartzeko

Tropela Elkartearekin harremanetan jartzeko:

emaila: tropela@tropela.net

telefonoa: +34 688 619 301

Donazio bat egin nahi baduzu

Tropela Elkarteari donazio bidez lagundu nahi badiozu, ondorengo kontu honetan egin dezakezu:

Laboral Kutxa:

3035 0031 7503 1005 2939