Oraindik ez zaude Tropelan?

Tropela.eus-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu

Egin zaitez Luxuzko Gregario eta abantailez gozatu:

Luxuzko Gregario bihurtu

Iragarkiak

Kakalardoak

    Zer da kakalardo bat?

    Tropelan, kakalardo deitzen diogu parte hartzeko zehazten ditugun arauak betetzen ez dituen orori. Bereziki erabiltzaile bat baino gehiago sortuz kiniela bat baino gehiagorekin parte hartzen dutenei eta datu faltsuak sartu dituztenei.

    Zergatik kakalardoak Tropelan?

    Tropelako lehiaketetan parte hartzea doakoa da, beraz, denok baldintza beretsuetan lehiatu dezagun pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezake arauetan argi adierazten den bezala. Hori horrela dela ziurtatzeko datu faltsuekin osatutako erabiltzaileak ere ez ditugu onartzen.

    Kakalardoen mugak

    Behin kakalardo izaera hartu duenari ondorengo lehiaketetan parte hartzea galaraziko zaio. Aurrez, lehiaketaren batean kiniela egin badu sariak irabazteko lehiatik at geratuko da eta baita Urteko Sailkapenetik ere.

    Ez naiz kakalardo bat!

    Kakalardo batek bere egoeraren berri zehatza Tropela Elkarteari eman ondoren, Tropela Elkarteko epaile taldeak erabakiko du zenbat urteko inhabilitazioa ezarri. Bidali tropela@tropela.net helbidera zure argudioak eta negoziatuko dugu. ;)