Oraindik ez zaude Tropelan?

Tropela.eus-en zure familia eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitza lasterketa onenetan.
Kontua sortu

Egin zaitez Luxuzko Gregario eta abantailez gozatu:

Luxuzko Gregario bihurtu

Iragarkiak

Hurrengo lehiaketa: 2017 Tirreno-Adriatikoa

2 egun barru

Arauak

    Nola har dezaket parte?

    (1.1) Joko honetan Internet bidez soilik har daiteke parte.

    (1.2) Kiniela bat egiteko honako pausu hauek jarraitu behar dira:

    • Erabiltzaile berria sortu oraindik sortu ez bada (sartutako datuek benetakoak izan behar dute).
    • Kiniela egin: aukeran jartzen diren txirrindularien artetik aukeratuta.

    Zenbat kiniela egin ditzaket?

    (2.1) Pertsona bakoitzak erabiltzaile bakarra sortu dezake.

    (2.2) Erabiltzaile bakoitzak kiniela bakarra egin dezake proba bakoitzean.

    Kakalardoak

    (3.1) Erabiltzaileren bati irregulartasunen bat antzematen bazaio, erabiltzaile hori kakalardoa izango da.

    (3.2) Erabiltzaile baten datuak faltsuak badira, erabiltzaile hori kakalardoa izango da.

    (3.3) Pertsona berak lehiaketa batean bi kiniela (edo gehiago) egiten baditu, bere erabiltzaile guztiak kakalardo izango dira.

    (3.4) Kakalardo batek mugak izango ditu Tropelan: saririk ez, urteko sailkapenetik at, atal murriztuak...

    (3.5) Kakalardoak bere irregulartasunak zuzentzen baditu, kakalardo izateari utz diezaioke.

    (3.6) Kakalardo batek bere egoera zuzentzen ez badu, Tropela Elkarteak neurriak har ditzake.

    Kiniela egiteko epea

    (4.1) Kiniela egiteko epea lasterketa baino egun batzuk lehenago ireki ohi da eta lasterketa hasten den egun eta ordu berean itxiko da.

    (4.2) Epe horretan nahi adina aldiz aldatu dezake bakoitzak bere kiniela.

    Dortsalak: txirrindulari zerrenda

    (5.1) Tropelak bere txirrindulari zerrenda osatuko du.

    (5.2) Txirrindulariak hainbat multzotan banatuko dira eta multzo bakoitzetik aldez aurretik adierazitako txirrindulari-kopurua aukeratu beharko da.

    (5.3) Kiniela egiteko epea itxi eta gero ez da txirrindulariak aldatzeko aukerarik izango. Norbaitek bere taldean lasterketan parte hartzen ez duen txirrindularirik sartzen badu, txirrindulari gutxiagorekin parte hartu beharrean izango da.

    (5.4) Zerrendako txirrindulari batzuk ez dira lasterketan izango. Informazio hori eduki ahala zuenganatzen saiatuko gara. Halere, erabiltzaile bakoitzari dagokio azken egunetan kiniela errepasatzea eta bere txirrindulariak parte hartzekoak direla ziurtatzea.

    Puntuazio-sistema

    (6.1) Probaren amaieran puntuak banatuko zaizkie txirrindulariei (ikus puntuazio-taulak).

    (6.2) Erabiltzaile bakoitza bere txirrindularien arabera puntuak metatuz joango da.

    (6.3) Taldekako erlojupekoak puntuagarriak izango dira.

    Berdinketak

    (7.1) Berdinketa ematen denean, kiniela lehenago egin duena izango da garaile.

    (7.2) Kiniela egiteko epea bukatu aurretik kiniela nahi adina aldiz aldatzeko aukera izango da.

    (7.3) Kinielaren data (eguna eta ordua) kiniela hori gordea izan den azken aldiak adieraziko du.

    Emaitza ofizialak

    (8.1) Emaitza ofizialtzat probaren antolatzaileek bere web orrian ematen dituzten sailkapenak erabiliko dira. Tropelako sailkapenak sailkapen horietan oinarrituko dira.

    (8.2) Lasterketa amaitu eta 5 eguneko epea igaro ondoren Tropelako sailkapenak behin betikoak izango dira.

    Eta dopin kontuak badaude?

    (8.3) Edozein arrazoi berezirengatik (dopin kasuak adibidez) antolatzaileek txirrindulariren bat lasterketatik kanporatzen badute, txirrindulari horrek ordu arte lortutako puntuak mantendu egingo ditu antolatzaileen sailkapenetan hala jarraitzen badu.

    (8.4) Tropelako sailkapenak behin betikoak diren unetik dopin kontuek ez dute eraginik izango Tropelako sailkapenetan.

    Sariak

    (9.1) Lehiaketa bakoitzean sariak izan daitezke.

    (9.2) Sariez gozatzeko epe jakin bat izango da.

    (9.3) Kakalardo moduan markatutako erabiltzaileek ez dute saririk jasoko. Ondorioz, kakalardoa ez den hurrengoari egokituko zaio saria.

    Arau berriak

    (10.1) Tropela Elkarteak, ustekabeko gertaera baten aurrean, araudia aldatzeko eskubidea izango du. Erreklamazioak egiteko: tropela@tropela.net.

    Pribatutasun Legea

    (11.1) 15/99 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan (LOPD) adierazten denaren arabera, datu pertsonalei trataera egokia emateko konpromisoa hartzen du Tropela Elkarteak. Hortaz, web gune honen bidez jasotako datuak ez dira beste ezertarako erabiliko, ezta beste entitate batzuekin trukatuko ere. Erabiltzaileak une oro zuzenketa, ezeztapen eta oposizio eskubidea betetzeko aukera izango du. Batzen dituen datu pertsonalak aldatzeko eta lapurtzeko, eta baimenik gabe horiez baliatzeko aukerarik inork izan ez dezan, behar diren neurri egokiak hartuko ditu Tropela Elkarteak.

    Babestutako sailkapenak

    (12.1) Lehiaketek babestutako sailkapenak izan ditzakete.

    (12.2) Babestutako sailkapenek sariak izan ditzakete. Saria hauen lehian izateko ezinbestekoa izango da babestutako sailkapen horretan izena ematea.

    (12.3) Babestutako sailkapenetan izena emateko epea kiniela egiteko epearen berdina izango da. Hau da, kiniela egiteko isten den momentu berean jada ezingo da izena eman babestutako sailkapen horretan.

    (12.4) Babestutako sailkapenean izena emateko dagoeneko kinela prest izan behar da. Behin kiniela prestatuta babestutako sailkapenean izena emateko aukera agertuko zaio erabiltzaileari. Aukera hori egin arte ez da babestutako sailkapeneko parte izango.